Martxoaren 12an bere emazteagaz izandako liskarraren ostean ihes egin zuen, eta oraindik ez da agertu. Osasun arazoak ere badituela gaineratu dute.
Emazteagaz izandako eztabaidan, G.R. 70 urteko gizonak hainbat objetu bota zizkion andreari. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten emakumea. Gizonak alde egin zuen, eta Ertzaintza bere bila dabil. Herrizaingo sailetik azaldu dutenez, gizon hau diabetikoa da, eta \"Diogenesen sindromea\" ere badu. Gaixotasun honek, zakarretan gauzak bilatzera bultzatzen du. Herritarrei laguntza eskatu die Ertzaintzak, eta daturen bat izanez gero Durangoko Ertzain-etxera jotzeko.
Astelehenean
kontzentrazioa egin zuten Traña-Matienan, erasoa salatzeko.