Kontzentrazioa Matienan, emakume batek jasotako erasoa salatzeko

Anboto 2010ko mar. 16a, 08:30

Abadiñoko Gobernu taldeak, herriko emakume taldeekin batera, kontzentrazioa antolatu zuen astelehen arratsaldean. Hainbat herritar batu ziren protestara.

Abadiñoko Gobernu taldeak, herriko emakume taldeekin batera, kontzentrazioa antolatu zuen astelehen arratsaldean (martxoak 15). Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok, udal bandoan herritarrak mobilizatzera deitu zituen, \"emakume izate hutsagatik emakumeekiko zuzentzen den indarkeriari salaketa eta gaitzespena adierazteko\". Udalak eta emakume taldeek deitutako kontzentrazioa arratsaldeko !8.00etatik 18:15etara izan zen, Traña-Matienan, ONCEko kioskoaren parean. Hainbat herritar batu ziren protestara. Joan zen barikuan jazo zen gertakaria. Matienako emakume batek erasoa pairatu zuen bere gizonaren partetik, Ertzaintzak adierazi zuenez. Barikuan, 16:40an Gurutze Gorriak Ertzaintzari jakanarazi zion emakume baten deia jaso zuela Abadiñoko Trañabarren kaletik asistentzia medikoa eskatuz. Barne Sailak jakitera eman duenez, gizonak erasotu egin zuela azaldu zuen emakumeak eta Galdakaoko erietxera eraman zuten. Gizonak ihes egin zuen eta haren bila dabiltza. [img]http://www.anboto.org/images/7200/7253/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!