Euskal Preso Politikoen Kolektiboak martxan ipinitako borrokaldiagaz bat eginez, baraualdia egin dute asteburu honetan Abadiñon.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak martxan ipinitako borrokaldiagaz bat eginez, baraualdia egin dute asteburu honetan Abadiñon.
Barikutik domekarako tartean, 12 abadiñarrek gose greba egin dute, preso politikoekiko elkartasunez. Jon Anzaren heriotza salatzeko mobilizazioagaz hasi zuten protesta, eta bidean hainbat ekitaldi egin dituzte, jende gehiago batuz. Zapatuan, adibidez, herriko seindikatuen ordezkariekin batu ziren, eta arratsaldean, Matienatik zehar ibili ziren ur poteoa eginez.
Preso ohiekin ere mahai-ingurua antolatu zuten zapatu arratsaldean.