Ertzaintza 70 urteko abadiñar baten bila dabil barikutik emaztea erasotu duelakoan.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, barikuan 16:40an Gurutze Gorriak jakanarazi zion emakume baten deia jaso zuela Abadiñoko Trañabarren kaletik asistentzia medikoa eskatuz. Barne Sailak jakitera eman duenez, gizonak erasotu egin zuela azaldu zuen emakumeak eta Galdakaoko erietxera eraman zuten. Gizonak ihes egin zuen eta haren bila dabiltza.