Preso politikoen eskubideen alde barauan

Anboto 2010ko mar. 12a, 09:45

\"Bizi osorako zigorren kontra, gaixo larriak etxeratzearen alde, inkomunikazioaren kontra eta Euskal Presoen Euskal Herriratzea\" aldarrikatzeko.

\"Bizi osorako zigorren kontra, gaixo larriak etxeratzearen alde, inkomunikazioaren kontra eta Euskal Presoen Euskal Herriratzea\" aldarrikatzeko, antolatutako baraualdia egingo dute gaurtik domekara arte Abadiñon. Txanporta plazan hasiko dute baraualdia gaur, 19:30ean , eta preso ohiak berbalagun izango dituen mahai-ingurua dago biharko iragarrita, martxoaren 13rako, 17:00etatik aurrera, asteburuko baraualdirako aurreikusi dituzten ekintzen artean. Domekan, 13:00etan, Txanporta plazan egingo duten kontzentrazioagaz eta ondoren salda beroa hartuz emango dute ekimena amaitutzat.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!