Auzo biak lotzen dituen zubi berria Zelaieta eta Muntsaratz artean

Anboto 2010ko mar. 6a, 09:00

Otsail erdialdetik zabalik dago Muntsaratz eta Zelaieta arteko zubia.

Otsail erdialdetik zabalik dago Muntsaratz eta Zelaieta arteko zubia. Talde Independienteko alkatearen berbetan jaso dugunez, Muntsaratz eta Zelaieta auzoak lotzeko helburuak eta Muntsarazko auzotarren eskariak bultzatu zituen zubia eraikitzera: Zelaietako eskolarako sarbidea hobetzeko eskaria egina zuten Muntsaratzeko auzotarrek. Orain aste bi inguru zubia zabaltzea \"proba legez\" pentsatu dutela azaldu digu Navarrok, eta oposizioak behin baino gehiagotan kritikatu dionari erantzun: zubia zabaltzeak ez duela auzoetako trafikoa gehitzea eragingo dio alkateak; auzoen arteko komunikazioa hobetuko duela. Zubia zabaldu aurretik trafikoaren eta hirigintzaren gaineko azterketa egiteko beharra nabarmendu izan du, berriz, ezker abertzaleak hainbatetan. Errepide nazionalean sortzen diren auto-ilarak ekidin guran, gidariek zubi horretatik herrian zehar igarotzeko hautua egin eta herrigunean trafikoa handitzea ikusten zuten arazo moduan. Zubitik igarotzen den trafikoaren abiadura geldotzeko zebra-bide goratuak ipintzea proposatu zutela Batzordeetan gogoratu du Basaurik. Auzo biak lotzea dela zubiaren funtzioa eta horixe dela dakarren onura, baina herri barruko trafikoa gehitzea eragozteko neurriak hartzea beharrezko dela ere badio Basaurik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!