Euskara Planaren jendaurreko aurkezpena gaur iluntzean

Anboto 2010ko mar. 5a, 10:10

Euskararen ezagutza maila (abadiñarren %75ak badaki euskaraz) eta erabilerarena parekatzea helburu nagusi duen egitasmoa da gaur iluntzean Errota kultur etxean aurkeztuko dutena.

Euskararen ezagutza maila (abadiñarren %75ak badaki euskaraz) eta erabilerarena parekatzea helburu nagusi duen egitasmoa da gaur iluntzean Errota kultur etxean aurkeztuko dutena. Herriko elkarteen partaidetzagaz diseinatu duten Lehenengo Euskara Planaren barnean jasotzen diren 32 ekintzen berri emango dute gaurko aurkezpenean. Abadiñarren artean euskararen erabilera bultzatzea jomuga duten ekintzak dira, eta guztiak urte honen barruan garatzekoak. Udalbatzak iazko abenduan onartutako Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorrean jasota agertzen diren ekintzen artean, euskaldun zaharren eta euskara ikasleen artean euskarazko hartu-emana errazteko helburua duen Berbalagun egitasmoa eta herriko kirol jardueretan euskararen erabilera bermatzeko martxan ipiniko dituzten hainbat ekintza ere badaude. Hezkuntza arloan, lan arloan zein administrazioan euskararen erabilera bultzatzeko helburua duten ekimenak dira egitasmoan jasotako 34 ekintzak. Planaren helburu eta jarduera nagusien berri eman eta gero, antzerki emanaldia eta luntxa antolatu du aurkezpenera gerturatu diren herritar, elkarte eta alderdi politikoetako ordezkarientzat Udalak. Hain zuzen ere, aurkezpenean izango diren horietako asko izan dira ekintza zehatzak adostu aurretiko diagnosia egiten jardun dutenak Aholku Batzordean. Guztien parte hartzea eskrrtzeko baliatu gura dutela aurkezpena ere adierazi du Udalak. Azpimarratu dutenez, \"euskararen erabilera normalizatuko bada, agintari politikoen ahaleginaz gainera oso garrantzitsua da herritarren partaidetza ere\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!