Mendizale baten gorpua erreskatatu zuten zapatuan

Anboto 2010ko mar. 1a, 10:40

Ertzaintzak 35 urteko mendizale baten gorpua erreskatatu zuen zapatu eguerdian. Barikuan zendu zen, Atxarten.

Ertzaintzak 35 urteko mendizale baten gorpua erreskatatu zuen zapatu eguerdian. Barikuan zendu zen, Atxarten. Barikuan, gaueko 23:00 aldera hasi zen ikerketa. Hildakoaren lagun batek, eguerdiko 15:00etatik bere berririk ez zeukala esanez deitu zuen Ertzaintzara. Antza denez, une horretan Untzillaitzetik jaisten zebilen. Denbora pasata arduratuta, bere bila hasi ziren. Zapatu eguerdian aurkitu zuten gorpua, Atxarte inguruan. Azterketen arabera, errori egin zen eta kolpeak eragin zion heriotza. Epaileak baimena eman ostean, helikopteroz erreskatatzen saiatu ziren, baina eguraldi txarrak ez zien itzi. Lurretik egin zuten lana.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!