Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du -goiko irudiagaz- aurtengo San Blasetako Argazki Lehiaketa; 400 euro jaso ditu.
Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du aurtengo San Blasetako Argazki Lehiaketa; 400 euro jaso ditu.
San Blasetako erroskilen eta kordoien postu bat ageri da argazkian, atzealdean baserri bat irudikatzen duen argazkia ikusten dela. Bigarren saria Patxi Cañete bilbotarrarentzat izan da (250 euro); idi-proben gaineko argazkia aurkeztu du lehiaketara Cañetek. Herriko argazkigile onenarentzako saria, berriz, Eneko Botanak jaso du, Sanblasetako kordoia sutan irudikatzen duen argazkiarekin.
Guztira, 31 parte-hartzaile izan dira.
[img]http://www.anboto.org/images/7100/7134/1.jpg[/img]