Gizonezko bat atxilotu dute lapurreta egitea egotzita

Anboto 2010ko ots. 19a, 10:55

Atzo gauean (otsailak 18) jazo zen atxiloketa, Abadiñoko Eroskin lapurreta egitean.

Atzo gauean (otsailak 18) jazo zen atxiloketa, Abadiñoko Eroskin lapurreta egitean. Gaueko 22:00ak izateko minutu gutxi falta zirela, Abadiñoko Murueta auzoan dagoen Eroski merkataritza-guneko segurtasun arduradunak Ertzaintzari dei egin zion, dendetako batean gizonezko bat lapurretan egin nahian harrapatu berri zuela salatuz. Ustezko lapurrak hainbat produktu elektroniko ordaindu barik eraman gura izan ei zituen dendatik eta horretarako, arropa artean ezkutatuz atera gura izan ei zituen. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen eta zaintzaileekin berba egin ostean, bertan atxikita zuten susmagarria identifikatu zuten. Lapurtu gura izan zuen produktuen balioa 500 euro ingurukoa zela egiaztatu zuten agenteek. Hortaz, susmagarria atxilotu egin zuten lapurreta delitu bat leporatuta eta ertzain-etxera eraman zuten bertan beharrezko prozedurak burutzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!