Hamar proiektu aurkeztu zituen Udalak eta Gobernuaren Tokiko Inbertsioetarako E planaren diru-laguntza jasotzeko guztiak onartu ditu Estatuak, Jose Luis Navarro alkateak prentsaurrekoan agertu duenez. Energia aurrezteari lotutakoak dira guztiak.

Talde Independienteko alkateak nabarmendu duenez, epe laburrean amortizatuko diren eta epe luzerako onura ekarriko duten inbertsioetarako baliatuko dute diru-laguntza publikoa; \"herritarren ongizatea eta ingurumena hobetzera, eta energia garbiak erabiltzera\", Navarroren berbetan.
Energia aurreztea helburu nagusi duten lanak burutuko dituzte hamar eraikin publikotan; ura berotzeko eguzki energia bidezko sistema ipiniko dute Astolako igerilekuetan, eta Mendiolako eta Gazteluko ur-biltegietan kontsumitzen den energia eta San Prudentzio kaleko erretiratuen etxekoa lortzeko eguzki energia bidezko sistemak ipiniko dituzte.
Diru-laguntzaren atalik handiena, Traña-Matienako Eskolan elektrizitatearen efizientzia hobetzeko sisteman inbertituko dute: 126.000 euro. Bestetik, Navarro alkateak dioenez, \"igerilekuko ura berreralbiltzeko sistema\" ipiniko dute, \"proiektu izar\" moduan: igerilekuko ura aldatzean urtean errekara botatzen diren 14.000 m3 ur berrerabiltzeko sistema ezartzeko proiektuak 110.000 euroko aurrekontua dauka.