Osasun sailburuak Aralarren proposamena kontuan hartu du

Anboto 2010ko ots. 12a, 15:06

Gaurko osoko bilkuran, Aralarrek Osasun sailak Abadiñon giza-baliabideak berrantolatzeko hartu duen erabakiaren inguruan galdera luzatu dio.

Gaurko osoko bilkuran, Aralarrek Osasun sailak Abadiñon giza-baliabideak berrantolatzeko hartu duen erabakiaren inguruan galdera luzatu dio. Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk esan du \"ezinbestekoa\" dela \"tankera honetako berrantolatze batek kontuan hartzea hirigintza garapena eta populazioaren garapena. \"Horregatik eskatzen diogu sailburuari hartu duen erabakia behin-behinekoa izatea; horrela, etorkizunean herriak izan dezakeen hirigintza garapena eta biztanleen banaketa kontuan hartuz\". \"Ezinbestekoa da aldagai horiek kontuan hartzea, Muntsaratzen eta Abadiñon biztanleriak hazten jarraituko duela aurreikusten baita\", gaineratu du. Osasun sailburu Rafael Bengoak esan du Aralarren proposamenaren alde dagoela. \"Proposamenarekin bat egiten dut, eta gaur egun gainezka dagoen Zelaietan dagoen osasun zentroaren handitzearen inguruan hausnarketa egingo dugu; eskaria kontuan hartuko dugu legegintzaldi honetan hausnarketa hori egiteko\", adierazi du Bengoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!