Bariku gauean gertatu zen erasoa, 01:00ak aldean. Alderdi jeltzalearen aurkako oihuak ere bota zituzten, Abadiñoko EAJk informatu duenez.
Bariku gauean gertatu zen erasoa, 01:00ak aldean. Alderdi jeltzalearen aurkako oihuak ere bota zituzten, Abadiñoko EAJk informatu duenez.
Erasoaren ondoren, tabernako langileak Ertzaintzari deitu zion, \"erasotzaileak atxilotu asmoz\". Baina ez zuten lortu.
Abadiñoko EAJko buru batzarrak erasoa \"gaitzetsi\" du prentsa ohar bidez. Barikukoa ez dela \"lehen aldia\" adierazi dute, eta euren ideiak errespetatzeko eskatu dute.