Otsailaren 11n, 18:30etatik 20:30etara, Abadiñoko Txanporta kultur etxean da Udalak herriko emakumeei aukeran ipiniko dien Biodantza ikastaroa.
Otsailaren 11n, 18:30etatik 20:30etara, Abadiñoko Txanporta kultur etxean da Udalak herriko emakumeei aukeran ipiniko dien Biodantza ikastaroa.
Emakumeei zuzendurikoa, eta doakoa izango da Eskarne Larrinagak zuzenduko duen saioa, eta Udalak azpimarratu dutenez, \"tailerrera doazenek emakume gisa duten indarraz jabetzea\" da helburua. Biodantza egitea, besteak beste, \"autoestimua hobetzeko, norbere burua hobeto ezagutzeko eta pertsonen arteko harremana errazteko\" nabarmendu dute Udaleko Berdintasun Arloko ordezkariek.
Saioetan parte hartzeko interesa dutenei, 18:30etan saioa hasi aurretik Txaporta kultur etxera gerturatzea eskatu diete antolatzaileek.