Emakumearen martxoaren 8ko egunerako kartela hautatzeko lehiaketa ipini du Abadiñoko Udalak martxan.
Emakumearen martxoaren 8ko egunerako kartela hautatzeko lehiaketa ipini du Abadiñoko Udalak martxan. Lanak aurkezteko azkenengo eguna otsailaren 22a zehaztu dute, eta 600 euro emango dizkiote lan onena aukeratzen dutenari, eta 150 herriko egile onenari.
Martxoaren 8ari begira jarrita, \"udalerriko emakumeen artean dagoen aniztasuna\" nahi du Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengoan Udaleko Berdintasun Arloak. Argi Abad saileko zinegotziak azpimarratu duenez, \"beti egon da emakumea eredu finkoetan sailkatzeko joera, baina emakume bakoitza desberdina da, eta aske behar du izan bere burua den bezala erakusteko\". Horregatik aukeratu dute aurtengo egunaren goiburu moduan, Abadiñoko emakumeak, aniztasunetik bardintasunera martxa!.
Euren proposamenak, Errota kultur etxean edo Udaleko Berdintasun zerbitzuak aurkeztu ditzakete parte hartzeko interesa dutenek. Proposamenak, otsailaren 22ko eguerdiko ordubata baino lehen aurkeztu beharra, horixe baldintza nagusia, informazio gehiago Udalaren webgunean dago eskuragai.