Eskualdeko ekoizleak garaile Abadiñoko ferian

Anboto 2010ko ots. 4a, 16:29

Nekazal sarietatik lau Durangaldean geratu ziren; hiru Abadiñon bertan.

Jende ugari batu zen San Blas eguneko azokan. Giro ederra atzokoa Abadiñon. Gainera, eguraldiak ere lagundu zuen, eta horren jendetza ekarri zuen feriara. Produktu eta abelburuak nonahi, egun-pasa polita egiteko aukera izan zen. Bertsolariak, herri-kirolak, musika eta idi-probak ere antolatu ziren. Ohi denez, nekazal sarien banaketa egin zuten. Hiru sari abadiñon bertan geratu ziren: Behi onenaren saria Maria Teresa Monasteriok, zezen onenaren saria Aitor Bilbaok, eta Bigantxa onenaren saria Jacinto Iturriagaetxebarriak. Ganadu onenaren saria Jon Koldo Bikandi iurretarrak jaso zuen. Ortuarien saria Urdulizko Adela Andikoetxeak irabazi zuen, eta frutena Gatikako Jose Etxebarriak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!