Zelaietako zentroaren anpliazioa eskatu du ezker abertzaleak

Anboto 2010ko ots. 4a, 09:00

Abadiñoko ezker abertzaleko zinegotziek euren iritzia plazaratu dute osasun zerbitzuari lotuta egon den eztabaidaren gainean. Apustua \"zerbitzua, auzo-inguru biek dituzten eta izango dituzten behar demografikoen neurrira egokitzea izan behar da\", diote.

Abadiñoko ezker abertzaleko zinegotziek euren iritzia plazaratu dute osasun zerbitzuari lotuta egon den eztabaidaren gainean. Apustua \"zerbitzua, auzo-inguru biek dituzten eta izango dituzten behar demografikoen neurrira egokitzea izan behar da\", diote. Aspalditik datorren eztabaida da Abadiñoko Osasun zerbitzuarena. Ezker abertzaleko zinegotziek egoera baloratu dute, eta Jose Luis Navarro alkatearen portaera salatu dute, \"bihozkaden arabera ezin delako jokatu\". Azken bi urteetan iritzia hainbatetan aldatu duela eta egin dituzte adierazpen horiek. \"Hitz politak alde batera utzi eta lehentasuna duten gaiei heldu behar diela\" uste dute zinegotziek. Horretaz gainera, EAJk ez bezala, joan zen astean hartutako neurria ez dute nahikotzat jo: \"neurri honek epe motzeko iraungitzea du; urte betean bi etxebizitza promozio berri bukatuko dira Zelaietan, eta ze esanik ez, Muntsaratzeko urbanizazio berriari begira geratzen bagatzaizkio\". Euren ustez, Udalak \"lehen mailako osasun zerbitzu hurbil eta irisgarria bermatu behar du, bi zentroak zabalik mantenduz\". Era berean, \"apustua, zerbitzua, auzo-inguru biek dituzten eta izango dituzten behar demografikoen neurrira egokitzea izan behar da\", proposatu dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!