EAJk nahikotzat jo du Osakidetzaren neurria

Anboto 2010ko ots. 3a, 09:55

Dena dela, behin-behineko erabakia izatea gura du EAJk, \"errealitateak beste soluzio batzuk eskatzen dituelako\".

Dena dela, behin-behineko erabakia izatea gura du EAJk, \"errealitateak beste soluzio batzuk eskatzen dituelako\". Abadiñoko EAJk prentsa oharra bidali du Osakidetzak hartutako neurria baloratuz. Bere ustez, \"neurria egokia da, Navarroren gestio txarra konpontzeko helburuz\". Barikuan egindako batzarrean ere izan ziren EAJko ordezkariak, eta Axier Garate eledunak, Osakidetzari \"beste urgentziazko irtenbide bat\" eskatu zion, auzoek daukaten eta izango duten bilakaera ikusita. \"Muntsaratzen biztanle kopurua asko igoko da, etxebizitza ugari eraiki baitira\". Osakidetzako arduradunek \"gaia aztertuko dutela\" adierazi zieten EAJkoei. http://www.anboto.org/albistea/7003/astean-hiru-egunetan-lanordu-erdiz-izango-da-medikua-zelaietan/
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!