San Blas eguneko azoka ospatuko da gaur Abadiñon

Anboto 2010ko ots. 3a, 09:02

Dagoeneko hasi da jendetza hurreratzen Abadiñorantza. Milaka herritar batuko dira nekazaritza eta abeltzaintza azokaren bueltan; baserriko produktu freskoenak izango dira ikusgai. Gainera, egitarau zabalak giroa berotzen lagunduko du. Eguraldia ere lagun dute momentuz.

Milaka herritar batuko dira nekazaritza eta abeltzaintza azokaren bueltan; baserriko produktu freskoenak izango dira ikusgai. Prest dira feriako postuak, eta jai-giroa nabaritzen hasia da Abadiño aldean. Baserriko produktuak, erroskillak, kordel bedeinkatuak, idia-probak eta musika izango dira gaurko protagonistak. Azokak eguerdi partera arte iraungo du, baina jaia luzatuko da, segurutik. Hona hemen gaurko egitaraua:

Otsailak 3, eguaztena. SAN BLAS EGUNA

AZOKA Ganadua, baserri-tresneria, burdineria, ortuariak, frutak, gaztaia, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landareak. XVIII. ABELBURU ERAKUSKETA. 09:00etan, Herriko txistularien kalejira. 10:30ean, Umeentzako tailerrak Txanporta kultur etxeko arkupean. 11:00etan, Meza nagusia San Trokaz elizan. 11:00etan, San Blas 2010 Pilota Txapelketako finalaurrekoak, Tornosolo trinketean. 12:00etan, Bertsolariak Ferialeku plazan: Gogaikarri bertso eskolakoak, Xabier Amuriza, Garikoitz Sarriugarte eta Eñaut Uruburu. 12:30ean, Herri-kirolak probalekuan eta ondoren nekazaritza sarien banaketa. 16:30ean, Erromeria Ferialeku plazan: Lotxo taldea 17:00etan, Idi-probak. 22:00etan, Idi-probak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!