Hedabideetara helarazi duen oharraren bitartez jakinarazi du Udal Gobernuan dagoen Talde Independienteak, Zelaietako osasun zentruaren inguruan sortutako arazoa \"ahal izan dugun akordio onenagaz\" itxi dutela.
Hedabideetara helarazi duen oharraren bitartez jakinarazi du Udal Gobernuan dagoen Talde Independienteak, Zelaietako osasun zentruaren inguruan sortutako arazoa \"lortu zeitekeen akordio onenagaz\" itxi dutela.
Osakidetzak Abadiñon izango duen bosgarren medikuak Zelaieta eta Matienako zentruen artean banatuko du bere lanaldia. Astean hiru egunetan, lanaldi erdi Zelaietan eta beste erdi Matienan egingo du. Navarro alkateak nabarmendu duenez, 1.500 herritar artatuko ditu mediku berriak.
Abendutik aurrera Osakidetzaren arreta Matienako zentruan jasoko zutela esanez jaso zuten gutunak eragindako egonezina adierazi zuten orain hilabete bi Zelaietako auzotarrek. \"Ordutik isilik jardun dugu negoziazioetan\", nabarmendu, eta \"herritar guztiek osasun arreta euren bizilekutik ahalik eta gertuen jasotzea ahalbidetuko duen akordioa\" lotu dutela azpimarratu du Gobernuak.