Sortutako eztabaidaren aurrean, Osakidetzak Zelaietako zerbitzua mantentzea erabaki du. Astean hiru egunez izango da medikua Zelaietan.
Abadiñoko udaleko eta
Osakidetzako ordezkariek bilera egin zuten barikuan, eta bertan adostu zuten neurria. Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, \"ahalik eta akordio onena\" sinatu dute, eta argitu du, \"Osakidetzak zerbitzuaren berregituraketa iragarri zuenetik lanean\" egon direla. Otsailaren 8an hasita, Zelaieta, Muntsaratz, Sagasta eta Gazteluko biztanleek Zelaietan izango dute mediku zerbitzua, astean hirutan.
Orain dela hilabete bi piztu zen eztabaida, herritar batzuek etxean eskutitz bat jaso zutenean. Bertan, mediku zerbitzua jasotzeko Matienara joan beharko zutela esaten zen. Ondorioz, udalbatzar batean
iskanbila sortu zen, eta geroztik
sinadurak eta aldeen arteko
salaketak ugaritu izan dira.