"Intimidad" pelikularekin zine foruma Errota kultur etxean

Anboto 2010ko urt. 26a, 10:09

18:00etan hasiko da filmearen emanaldia, eta ostean, Arantza Alvarez sexologoak gidatutako eztabaida izango da.

Anboto Azpiko Damak elkarteak antolatuta, zine foruma egongo da gaur Traña-Matienako kultur etxean. 18:00etan \"Intimidad\" filmearen emanaldia hasiko da, eta ostean, Arantza Alvarez sexologoak gidatutako eztabaida izango dute. Berlineko Zinema Erotikoaren Jaialdian \"Urrezko Hartza\" saria jaso du \"Intimidad\" filmeak. Gaur pelikularen proiekzioa egingo dute Errota kultur etxean, \"bikote harremanak eta sexualitatea\" ikastaroari amaiera emateko. Herritar guztientzako irekitako saioa da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!