Urte amaieran izandako haizeteak igerilekuaren estalkian eragindako kalteak konponduta zabaldu dute Astolako igerilekua.
Urte amaieran izandako haizeteak igerilekuaren estalkian eragindako kalteak konponduta urtarrilaren 18tik aurrera zabalik izango dela Astolako igerilekua iragarri du Gobernuak.
Udal Gobernuak azaldu duenez, igerilekua eraiki zuen enpresa katalaneko teknikariak ezin etorri izanak Abadiñora atzeratu du igerilekuaren konponketa eta ondorioz irekiera. Igerilekua zabaldu ahal izateko beste enpresa bat arduratu da behin behineko konponketez, baina behin betirako konponketak egitera igerilekua eraiki zuen enpresa kataluniarra etorriko da.