Gizalegearen kontrako jarrerak dituztenei isunak jartzeko araua

Anboto 2010ko urt. 8a, 15:25

Agerikoa da hasiak direla ordenantza berriak jasotzen dituen arauak herritarrei jakinarazi eta betearazten.

Agerikoa da hasiak direla ordenantza berriak jasotzen dituen arauak herritarrei jakinarazi eta betearazten. Udalak horretarako atondutako guneetatik kanpora kartelak ipintzea edo txakurra herrigunean lotu barik eroatea dira iraileko udalbatzarrean Talde Independienteko alkatearen kalitateko botoarekin onartu zuten Ordenantza Zibikoak erregulatzen dituen arloetako bi. Agerikoa da hasiak direla ordenantza berriak jasotzen dituen arauak herritarrei jakinarazi eta betearazten. Arauok bete ezik, 30 eta 450 euro bitarteko isunak ezarriko dituztela adierazi du Udalak. Herrigunean txakurra lotu barik eroateagatik legez, txakurraren gorotzak ez jasotzeagatik edo zaborra edukiontzietatik kanpora uzteagatik isunak ipintzeko eskumena izango dute udaltzainek. Aitatutako jokabidea daukaten herritarrak gutxiengoa direla nabarmendu arren, gutxi horien jarrera aldatu beharra dagoela azpimarratu du Gobernuak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!