Azken egunetako haizeteak eragindako kalteak konpondu bitartean igerilekua itxita mantenduko dute urtarrilaren 18ra arte.
Azken egunetako haizeteak eragindako kalteak konpondu bitartean itxita mantenduko dute Astolako igerilekua urtarrilaren 18ra arte.
Udalean aurreratu dutenez, igerilekua itxita dagoen egunak aprobetxatuko dituzte instalazioetan egin beharreko mantenimendu lanak burutzeko.
Orain urtebete ere, gogorren Euskal Herriko kostaldea astindu zuen haizetearen eraginez, urtarrilaren azken astetik konponketa lanak burutu behar izan zituzten.