Urkiola itxita dago

Anboto 2009ko abe. 18a, 10:39

Aste osoan zehar bezala, eguraldi gaiztoa dugu gaur ere. Botatako elurraren ondorioz, Urkiolako mendatea itxita dago une hauetan.

Aste osoan zehar bezala, eguraldi gaiztoa dugu gaur ere. Botatako elurraren ondorioz, Urkiolako mendatea itxita dago une hauetan. Negu gorrian sartu gara, bete-betean gainera. Bota duen elurraren ondorioz, Urkiolako mendatea itxi egin behar izan dute; Dima eta Barazarren ere zirkulazioa etenda dago. Hurrengo orduetan tenperaturek apur bat behera egitea aurreikusi dute, eta elur maila ere 200-400 metrotara jaistea espero dute adituek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!