Aldi baterako lan-poltsa osatuko du Udalak

Anboto 2009ko abe. 16a, 10:12

Abenduaren 29ra arteko epea ezarri dute hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Udaltzain, administrari laguntzaile eta garbiketako langile postuetarako ordezkarien zerrenda da Abadiñon osatuko dutena.

Abenduaren 29ra arteko epea ezarri dute hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek izena eman dezaten. Udaltzain, administrari laguntzaile eta garbiketako langile postuetarako ordezkarien zerrenda da osatuko dutena. Udaletxean eskatuta, edo Udalaren webgunean eskuratu daitekeen izen-emate orria bete eta hautatuak suertatzen direnekin, jasotako puntuen araberako zerrendako lagunek egingo dituzte ordezkapenak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!