Udaleko Emakumea eta Berdintasuna sailak antolatutako ikastaroa da \'Aitei zuzendutako afektibitate eta haurrentzako masaje ikastaroa\'. Abenduaren 16an, 19:00etan, Errota kultur etxean aurkeztuko dute urtarrilean izango den ikastaroa.
Udaleko Emakumea eta Berdintasuna sailak antolatutako ikastaroa da \'Aitei zuzendutako afektibitate eta haurrentzako masaje ikastaroa\'. Abenduaren 16an, 19:00etan, Errota kultur etxean aurkeztuko dute urtarrilean izango den ikastaroa. Plaza mugatuak direnez, abenduaren 16ko aurkezpenera hurreratu eta izena bertan ematea gomendatu dute antolatzaileek.
Bi urte arteko haurrei eta euren aitei zuzendutako ikastaroa da afektibitate eta haurrentzako masajeari buruzkoa: Imanol Perez Alcon hezitzailearen laguntzarekin, umearen eta aitaren arteko hartu-emana ukimenaren bidez landu eta garatzeko helburua du Udaleko Berdintasun sailak antolatutako ikastaroak.