Herritarron berbatan, hamarkadetan herrian izan duten zerbitzua kentzea \'\'onartezina\'\' izanik, Gobernuari \'\'erantzunak\'\' eskatzera joan ziren. Zerbitzua goizez eta arratsaldez egotea proposatu zuten irtenbide legez.
Abenduaren lehenetik aurrera medikuak Matienako Osasun Zentroan artatuko dituela esanaz euren etxeetan jaso duten gutunaren inguruan Gobernu Taldeari azalpenak eskatzera bertaratutako hainbat abadiñarrek bete-bete egin zuten, joan zen martitzenean, pleno aretoa. Osasun zerbitzu publikoa euren auzoko zentroan jasotzeko eskubidea aldarrikatzera eta, Osakidetzak Matienako zentrora bideratu dituen arren, abenduaren lehenetik aurrera ere Zelaietara joaten jarraituko dutela adieraztera joan ziren Udalera.
Herritarron berbatan, hamarkadetan herrian izan duten zerbitzua kentzea \'\'onartezina\'\' izanik, Gobernuari \'\'erantzunak\'\' eskatzera joan ziren. Zerbitzua goizez eta arratsaldez egotea proposatu zuten irtenbide legez.
Dagokion Osakidetzako arduradunari herritarren egonezina helarazteko eta irtenbidea eskatzeko batzarra egiteko konpromisoa hartu zuen alkateak.