Herriko talde kultural eta politikoetako ordezkariak gonbidatu dituzte Berbalagun egitasmoaren aurkezpenera.
Bihar eta etzirako, herriko talde kultural eta politikoetako ordezkariak gonbidatu dituzte Abadiñoko AEK eta Udalaren Euskara Sailaren artean martxan ipiniko duten Berbalagun egitasmoaren aurkezpenera. Bihar Errotan, eta etzi Txanporta kultur etxeetan izango dira hurrenez hurren hitzordu horiek.
Herriko euskaldun zaharrak eta berriak elkarrekin euskaraz aritzea oinarri duen egitasmoaren aurkezpen zabala, berriz, abenduan egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Euskaltegian euskara ikasten dabiltzanentzat ikasitakoa praktikara eramateko modua da Berbalagun, eta euskara jakin baina gura beste erabiltzen ez duten euskaldunentzat, euskaraz berba egin eta ikasten dabiltzanak laguntzeko modua ere bada Berbalagun.
Egitasmoan parte hartzeko, herriko kultur etxe bietan eta 639400786 zein 946817349 telefonoetan eman daiteke izena.