Hilabeteko kultur programazioa

Anboto 2009ko aza. 11a, 09:42

Abadiñoko auzo eta aretoetan izaten den kultur eskaintza guztiaren berri jasotzen duen esku-orria kaleratu du Udalak lehenengoz azaroan.

Kataluniako Empordá eskualdeko Ganbera Orkestraren azaroaren 7ko kontzertuak abiatu zuen azarorako Abadiñon antolatu dituzten emanaldi kulturalen programazioa.

Abadiñoko auzo eta aretoetan izaten den kultur eskaintza guztiaren berri jasotzen duen esku-orria kaleratu du Udalak lehenengoz azaroan. Aurrerantzean, hilero-hilero, Txanporta eta Errota kultur etxean programatzen dutena zein herriko askotariko elkarteek antolatutakoa jasotzen duten esku-orriak kaleratuko dituztela aurreratu dute Marisa Vazquez zinegotziak eta Errota kultur etxeko arduradunak. Azaldu dutenez, Zelaieta zein Errota kultur etxeetan, hilabete guztietan kultur ekitaldiak eskaintzea. Besteak beste, haurrentzako euskarazko filmak eskainiko dituzte Zelaietako Txanporta kultur etxean bariku arratsaldeetan.

Azaroko programazioak, bestalde, antzerki obra bi jasotzen ditu: Ez Dok Hiru Bikotatroaren Euskarazetamol antzezlana azaroaren 21ean, eta Durangoko La Papa Teatro taldearen Rosas Rojas, Emakumearekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko egunerako; azaroaren 25an izango da Errota kultur etxean.

Esther Agrasar-en margoen erakusketa

Aste honetatik azaroaren 14ra arte ikusgai dago Errota kultur etxean baita, Esther Agrasar margolari abadiñarraren margoen bilduma. Emakumezkoen irudiak agertzen dituzten koadroak dira kultur etxearen hormetan.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!