Euskararen ezagutza eta erabilera maila parekatu guran

Anboto 2009ko aza. 5a, 11:10

Astelehenean egingo duten azkeneko batzarrean Aholku Batzordean bildu izan direnek zehaztutako Euskara Planaren barruko ekintza sorta jasoko duen txostena zehaztuko dute.

Uda aurretxoan hasi ziren herrian egin den lehenengo Euskara Plana osatzeko lehenengo pausoak ematen: herriko bederatzi esparrutako ordezkari legez, Abadiñon euskararen erabilera sustatzeko beharrezko ikusten dituzten ekintzei buruzko ekarpenak egitera dozena bat lagun elkartu dira: Euskara Plana osatzeko diagnosia eta diseinua egiteko funtzioa izan du Aholku Batzorde horrek.

Batetik, hezkuntzan, euskalgintzan zein gazteriaren inguruan diharduten herritarrak batu dituzte lau-bost batzarretan. 2010  urtean, batez ere, “euskararen kaleko erabilera bultzatzeko zer ekintza burutu zehazteko helburuarekin” jardun dute: eskolatik kanpora euskararen ezagutza eta erabilera maila parekatu daitezen.

Astelehenean egingo duten azkeneko batzarrean Aholku Batzordean bildu izan direnek zehaztutako Euskara Planaren barruko ekintza sorta jasoko duen txostena zehaztuko dute. Eta urtea amaitu baino lehenago udalbatzarrean onartu dezaten aurkeztea aurreikusi dutela azaldu digu Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean dinamizazio lana egiten diharduen Iñazio Arrizabalaga Udaleko euskara teknikariak.

Udalari dagokionez, hain zuzen ere, 2010erako zehaztu dituzten helburu nagusi biak azpimarratu dizkigu Arrizabalaga euskara teknikariak: Udaleko hizkuntza irizpideak markatzea eta Euskara Ordenantza berrikustea.

Euskara Planeko diagnosia eta diseinua burutu duen taldeak egitasmoaren jarraipena zein modutan egingo duen ere zehaztuko dute astelehenean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!