Eskualdeko gazte mugimenduaren topaketak egingo dituzte Abadiñon

Anboto 2009ko urr. 30a, 13:55

Berbaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kontzertuak eratu dituzte, besteak beste.

Durangaldeko Gazte Mugimenduaren Topaketak izango dituzte asteburuan, Abadiñon. Bihar hasi eta azaroaren 1era artean, borroka, feminismoa, aisialdia, komunikazioa, sexualitatea, AHT, ikasle mugimendua eta sorkuntza izango dituzte aztergai bertaratuko diren gazteek. Gaztetxean burutuko dira ekimen gehienak.

Berbaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kontzertuak eratu dituzte, besteak beste. Bihar, Hudaltzainak eta Desperdicio taldeek eskainiko dabe kontzertua, eta zapatuan eztabaidari emongo deutsie garrantzia, batez be. Domekan ondorioak atera, eta bazkariagaz amaituko ditue lehenengo jardunaldi honeek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!