Kokapen barria aztergai zaharren egoitza egiteko

Anboto 2009ko urr. 28a, 14:47

Bizkaiko Aldundiak Durangaldean zabaltzea aurreikusi duen zaharren egoitza Abadiñon egin dezan lortzeko, “Gobernu Taldeak agertzen duen ekimen falta” salatu zuten jeltzaleek atzoko udalbatzarrean.

Bizkaiko Aldundiak Durangaldean zabaltzea aurreikusi duen zaharren egoitza Abadiñon egin dezan lortzeko, “Gobernu Taldeak agertzen duen ekimen falta” salatu zuten jeltzaleek atzoko udalbatzarrean.

Axier Garate bozeramaile jeltzaleak dionez, “Udal Gobernuak gaiarekiko ausardia eta borondate politiko gehiago erakutsi ezik, Aldundiak zaharren egoitza Abadiñon barik eskualdeko beste herri batean egiteko erabakia hartzeko arrisku larria” dago.

Zaharren egoitza hartzeko proiektu teknikoa aztergai zutela, eta berau eraikitzeko leku aproposa Tornosolo trinkete alboko lursaila litzatekela adierazi zuen Gobernu Taldeak urte hasieran. Orain, baina, egoitza bertan eraikitzeko gastua Udalarentzako jasanezina litzakeela-eta, Udaletxearen eta eskolaren arteko eremuan kokatzea aztertzen dabiltzala erantzun zuen Jose Luis Navarro alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!