Gaztetxearen 11. urteurrena ospatuko dute Zelaietan gaur, bihar eta domekan

Anboto 2009ko urr. 23a, 13:42

Umeentzako antzerkiak eta dantzarien kalejirak abiatuko dute gaur arratsaldean urteurreneko programazioa, eta luntxa izango da hurreratzen diren guztientzat, 19:30ean Gaztetxean.

Gaztetxeak hamaika urte gaur, urriaren 23an, betetzen dituela eta asteburua ate joka dagoela aprobetxatuta, denetariko ekitaldiak antolatu dituzte astebururako. Nabarmena izango da egunotan, Zelaietan, Gaztetxeak 11 urte betetzen dituela. Gustu guztiak asetzeko aproposak izan daitezken ekitaldiak antolatu dituzte.

Umeentzako antzerkiak eta dantzarien kalejirak abiatuko dute gaur arratsaldean urteurreneko programazioa, eta luntxa izango da hurreratzen diren guztientzat, 19:30ean Gaztetxean. El Tenderete taldearen Hamaika gatazka txotxongilo emanaldia izango da horren ondoren.
Bihar da, baina, Gaztetxearen  11. urteurreneko ospakizun egun nagusia, eta 10:00etan abiatuko dute: bizikleta martxa egingo dabe auzoetan zehar. Eguerdian, herri-bazkaria –baba-jana– izango dabe 5 euroko txartelaren truke, eta herriko Banarte taldearen bakarrizketa saioak izango dira, 16:30ean. Gauez, Mallacan, P.K.U. eta Trikihots taldeek kontzertua eskainiko dute Gaztetxearen urteurreneko jaian.

Domekarako, urteurrenerako ekitaldiak amaitutzat emateko, Soofing antzezlana, txokolatada eta su artifizialak antolatu dituzte Gaztetxeko kideek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!