Autoak harrapatuta hil da langile bat Traña-Matienan

Anboto 2009ko urr. 15a, 13:18

Secor enpresarentzat lan egiten zuen 44 urteko Lekeitioko langilea hil da, BI-6333 gurutzatzen zihoala auto batek harrapatuta. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak auto istriputzat jo arren, Euskadiko CCOOko industria federazioak ‘in labore’ motako lan istripua izan dela salatu du. Euskal Herrian urte hasieratik 74 langile hil direla lanean gogoratu du LABek; Durangaldean, sei.

Biek ala biek egin dituzte elkarretaratzeak gaur: CCOOk 12:30ean, lantokiaren aurrean; EB-Berdeen ordezkaritza batek ere egin du bat. LABek 12:00etan egin du. LABek gogoratu du lanean hildako langileoz gainera “milaka” direla egunero euren lanpostuan istripuren bat duten edo arriskuan dauden langileak. “Erantzule zuzen” jo ditu enpresariak, administrazioaren laguntzarekin.

‘In itinere’ eta ‘in labore’

‘In itinere’ eta ‘in labore’ istripuak ugaritu egin direla dio Euskadiko CCOOk, eta lantokitik kanpo gertatu arren “prebentzio planetan” jaso behar direla, higikortasuna eta tarteko bidaiak “lanaldiaren zati” direlako. Enpresek “prebentzio eta lan segurtasun neurriak ez betetzea” salatu dute EB-Berdeek, eta lege urratzeen aurrean administrazioari “isun gogorrak” eskatu dizkio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!