Abadiño eta Matiena lotzen dituen BI-3333 errepidean gertatu da istripua gaur, 10:50 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, auto batek oinezko bat harrapatu du eta buruan zauri larriak eragin dizkio.
Istripuaren berri jakin bezain laster anbulantzia, Ertzaintza eta Osakidetzako helikopteroa bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Hildakoa 44 urteko lekeitiar bat da.