“Mesedeak eskertzeko” batuko dira, Urrijenean, Urkiolan

Anboto 2009ko urr. 8a, 12:55

Uda amaituta, udagoienean, belarra, hiria eta egurra batu ohi ziren sasoi batean, neguari begira. Gero, Jaunari “mesedeak” eskertzeko elkartu ohi ziren.

Uda amaituta, udagoienean, belarra, hiria eta egurra batu ohi ziren sasoi batean, neguari begira. Gero, Jaunari “mesedeak” eskertzeko elkartu ohi ziren.

Usadio hori gogoan hartuta elkartuko dira, urriaren bigarren domeka honetan, Urkiolako Santutegian, eskerrak emoteko. Urrijena ospatzeko meza nagusia 12:00etan hasiko da.

Horrez ganera, Artzain Eguna ere ospatuko dute. Ardi, gaztai zein artzai-txakur erakustaldiak izango dira, Santutegiko arduradunek jakin eragin dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!