DEIk urrian hasiko den ikastaro sorta berria prestatu du

Anboto 2009ko ira. 25a, 10:04

Urtarrilean sortutako Durangaldeko Esperientzia Institutuaren (DEI) eskutik —ikasteko eta gizartean era aktiboan parte hartu gura duten Durangaldeko 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ekimena— hiru ikastaro berri eskainiko dituzte, urrian, Durangaldeko Behargintzan.

Urtarrilean sortutako Durangaldeko Esperientzia Institutuaren (DEI) eskutik

—ikasteko eta gizartean era aktiboan parte hartu gura duten Durangaldeko 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ekimena—  hiru ikastaro berri eskainiko dituzte, urrian, Durangaldeko Behargintzan.


Envejecimiento exitoso y competente, Ser mayor en el siglo XXI eta Durangaldeko Ondare Kulturala. Horrexek dira prestatu dituzten hiru ikastaroak. Urriaren 2a bitartean eman daiteke izena, hala ere, ikastaroen gaineko informazioa emateko batzarra irailaren 30ean izango da, 11:00etan, Behargintzan bertan (Laubideta 6an, Durango).


Esperientzia institutuaren arduradunek jakitera eman duetnez, “pertsona horiek formatzeaz gainera, euren esperientzia aprobetxatu” gura dute ekimenaren bitartez, eta “gizartean parte hartzera bultzatu”.


Oraingo honetan, gainera, Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak ere agertu du —horren ekintza arloarekin lotutako gaia aztertuz— parte hartzeko interesa. Horretara, DEIk eskainitako sinergiak aprobetxatuta, Durangaldeko Ondare Kulturala ikastaroa ematea lotu dute.


Interesgarriak izan leitekezen alorretan hezi eta esperientziak elkartrukatzeko elkargune izan gura du DEIk: Durangaldeko Mankomunitateak eta Durangoko Udalak 55 urtetik gorakoen kolektibo horrekin “lan ildo berria zabaltzeko premia” ikusita sortu zen. “Formatzeko aukera ematen dien lan ildoa, ikaskuntza bizi osoko prozesua dela ulertuta”, argitu dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!