Orain zazpi urte, Durangaldeko komunitate musulmanaren elkargune bihurtuko zen lokala zabaldu zuten Matienan (Trañabarren 9an). Handik urte bira, beharrezko tramite guztiak beteta, lokala gestionatuko eta gidatuko zuen Comunidad Axura elkarte islamiar-kulturala sortu zuten. Harrezkero, hantxe batu izan dira. Baina apurka-apurka, urtea joan eta urtea etorri, eskualdeko musulman islamiarren kopuruak gora egiteaz batera, lokala txiki geratu zaie. Hainbat toki begiratu ondoren, Matienan bertan aurkitu dute espazio handiagoa (400 metro karratu) eta apartatua: lehenago Carrocerias Hirurok zegoen lokala; Muebles Atadiren gainealdean.
Khalid Najid Comunidad Axura-ko kideak dioenez, arrazoi nagusi bi egon dira tokiz aldatzeko: “Lokala zabaldu zenean hamar lagun batzen ginen. Orain, askoz gehiago gara, eta lokala txiki geratu zaigu. Bestalde, bizilagunak ahalik eta gutxien molestatu nahi ditugu. Lokal berria arazo biei irtenbidea emateko aproposa da”.
Oraindik lokala egokitzen dabiltza, baina Ramadanaren amaierako jaia bertan ospatuko dute, igandean edo astelehenean. Baraurik emandako hilea hamargarren hileko lehen egunean amaitzen da. Igandean ilgora ikusten badute, orduantxe amaituko da. Ikusi ezean, Ramadana egun bete luzatuko dute, astelehenera arte.
Iaz Durangoko merkatu plazan 200 lagunetik gora batu ziren amaiera festan. Aurten lokal berrian ospatuko dabe.