Rothenbergerreko langileak kaleratzeen kontra protestan

Anboto 2009ko ira. 17a, 15:11

Uztailaren amaieran Rothenberger enpresan kaleratutako behargin batek protesta ekintza jarri du martxan. Enpresako zuzendaritzak kaleratutako langilea berriz hartu arte, kanping dendan enpresaren ondoan akanpatuko egongo dela jakitera eman dute sindikatuek. Beharginak eguaztenean ekin zion protestari. Rothenbergerreko gainerako beharginek, lankideari elkartasuna adierazi guran, eguaztenero txanda bakoitzean ordu biko lanuztea egiten dihardute.

Udako oporrak baino egun bi lehenago Rothenbergerreko zuzendaritzak bost behargin kaleratu zituen (Gasteizko lantokiko bat eta Abadiñoko lantokiko lau). Uztaileko azken lan egunetan mobilizazioak egin zituzten “kaleratzeak gaitzesteko”. Abadiñoko lantokiko hiru beharginek enpresak eskainitako kalte-ordaina onartu zuten. Langile batek, baina, ez du akordio hori onartu. Uda ondoren Rothenbergerreko langileak asanbladan batu ziren, kaleratutakoa berriz hartzea eskatzeko zein neurri hartu zitzaketen aztertzeko. Eguaztenean martxan jarritako mobilizazioak egitea erabaki zuten. Enpresa komiteak jakitera eman duenez, kaleratzea atzera botatzea “exijitzen” dute, eta helburua lortu arte asteazkenero mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!