Joan zen uztailean Abadiñoko lantokiaren aurrean batu ziren hainbat behargin enpresako zuzendaritzak bertatik irten zeian trabatu guran, eta Ertzaintza ere bertaratu zen.Langileon kaleratzeak agintzeko datak eta moduak salatu dituzte beharginek, helarazitako ohar baten bitartez. Era berean, Rothenberger enpresako zuzendaritzari kaleratze horiek atzera botatzeko “exijitu” diote, “egoera normaltzeko”. Halaxe jakin eragin dute enpresa komiteek eta beharginek.