Jai giroa izango dute nagusi, asteburuan, Gaztelua auzoan. Zapatua, San Martin Eguna, eguna handia da auzoan, eta hori gogoan hartuz ekitaldi sorta antolatu du Udaleko Kultura Sailak.
Bihar, uztailaren 3an, 20:00etan, ipiniko dute donien-atxa, jaiei ongietorria emanez. Gainerako ekitaldiak, uztailaren 4rako antolatu dituzte. Meza izango da 11:30ean, San Martin ermitan, eta amaitzean Abadiñoko dantzariek eskainiko dute saioa. Jan-edana prestatu dute 12:45ean.
Arratsaldera begira, umeendako eskulanak hasiko dira, 18:00etan, eta 19:00etan tortilla txapelketa.