Sexualitatea bizitzeko era desberdinak aldarrikatuz

Anboto 2009ko eka. 17a, 11:45

Ekainaren 28an izango den Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen egunaren harira emakumezkoen sexualitateari buruzko tailer bat eta erakusketa bat antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak.

Ekainaren 28an izango den Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen egunaren harira emakumezkoen sexualitateari buruzko tailer bat eta erakusketa bat antolatu ditu Udaleko Berdintasun sailak.

Herritarrak sexualitatea bizitzeko modu desberdinen inguruan jabetzeko helburuz ekitaldi bi antolatu ditu datozen egunetarako Udaleko Emakume eta Berdintasun arloak. Ekainaren 28 baita Lesbiana, gai, bisexual eta transexualen eskubideen nazioarteko eguna.

Egun horretako aldarrikapenekin bat egiteko, ekainaren 25ean 18:00etan izango den emakumezkoen sexualitateari buruzko tailerra antolatu dute Errota kultur etxean: Sexualitatea lehenego pertsonan goiburua darama tailerrak, eta leku mugatua izango den arren, egun berera arte eman ahalko da izena bertan parte hartzeko. Emakumeen desira eta fantasien aniztasuna naturaltasunez lantzea da Miriam Herbon eta Inma Merinok gidatuko duten tailerraren helburua.

Bestalde, eta EHGAM elkarteak utzita, Gay, lesbiana, bisexual eta transexualak atzo eta gaur izeneko erakusketa izango da ekainaren 22tik 30era arte ikusgai. Astelehenean, 19:00etan izango da erakusketaren inaugurazioa Errotan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!