Nazioarteko quad gidarien txapelketa hartuko du asteburuan Traña-Matienak. Txapelketa horren harira, eta Udalaren 16.000 euroko laguntzagaz, “familia guztiarentzako aproposak diren” hainbat ekintza antolatu dituztela astebururako azaldu du Talde Independienteko Marisa Vazquez zinegotziak.
Ekainaren 20 eta 21ean den lau gurpileko Quad motorren inguruko ikuskizuna gazteei zuzenduta dagoela batez ere, eta asteburuko eskaintza familia guztiarentzako modukoa egin gura izan du antolakuntzan jardun duen Enduquad elkarteak.
Haur zein helduentzako, egun pasarako aproposak izan litezkeen Erdi Aroko Feria eta Haurrendako parkea izango dira zapatu eta domeka goiz eta arratsaldean. Matienako eskolen inguruan jarriko dituzte azokako postuak, Galizia plazan haurren jolasak.
Artisautzako produktuak zein elikagaiak erosteko aukera izango da Erdi Aroko Azokako postuetan, eta salgaiak zelan egiten diren ikusteko auketa ere izango erakustaldietan. Ogia, gozoak, zura, metala, eta larrua landuko dituzte besteak beste asteburuko Traña-Matienako lehenengo Erdi Arioko azokan.