Emakumeen eskola bat sortu guran, lehenengo pausuak ematen

Anboto 2009ko eka. 11a, 10:47

Ekainaren 11n da emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan planifikazio estrategikoa diseinatu eta garatzea helburu izango lukeen Emakumeen Jabekutzarako Eskola bat martxan jartzeko lehenengo pausutzat aurkezten dutena: Zer da jabekuntza izeneko hitzaldia eskainiko du ekainaren 11n, 17:00etan, Neus Albertosek Abadiñoko Errota kultur etxean.

Aitzindarien esperientzia
Herriko, emakume elkarteetako eta politikagintzako jendeagaz landuko dute, bestalde, ekainaren 17an, Emakumeen Jabekuntzarako Eskolen arloan Bizkaian aitzindari diren Ermua, Getxo, Ondarroa eta Basaurin izandako esperientziak azaltzeko helburua duen hitzaldia: Errota kultur etxean da hitzordua, ekainaren 17an.

Emakume eta gizonen berdinatasunerako pausuak ematen jarraitzeko, “aspalditik Jabekuntza Eskola sortzeko aukera” buruan darabiltela azaldu digu Udaleko Berdinatasun teknikariak. Inguruko herrietan zein Abadiñon berdintasuna sustatzeko lanean diharduten eragileen arteko elkarrizketa, eztabaida eta  hausnarketarako zita dira Errotakoak, bidea abiatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!