Astelehen honetan Talde Independienteko zinegotzi lez zeukan kargua utzi duen Luis Miguel Canalaechevarria zinegotziaren dimisioari buruz, bere “zintzotasuna ezagutzen duelako, ez dugu bere jokabidea baloratuko” diote orain arte bere alderdikide izandakoek.
Hainbat herritarren sinadurarekin bat, “Eneko Zarrabeitia euskal preso politikoaren herriratzea” eskatzen zuen mozioari –Talde Independienteko gainontzeko zinegotziek ez bezala– baiezkoa eman zion Calaechevarriak. Hori da dimisioaren jatorria.
Talde Independientean, “gauzak desberdintzen badakigu, eta Luismi lagun izaten jarraituko” dutela azpimarratu dute. Taldea sortzera eraman zituen filosofian sinesten jarraitzen dutela diote: “Abiatu zeneko leku berean segitzen du Talde Independienteak, eta edozein ideologiatakoa izan arren, gure filosofia onartzen duten edo herriaren alde lan egin gura duten herritar guztiak” gonbidatu dituzte euren taldera.