Datorren ekainaren 4an hasi eta 21a bitartean VI. Berdintasunerako Gunea jarriko du martxan Emakundek, eta horrekin bat eginez Abadiñon Emakumeen Jabekuntzarako Eskola eraikitzeko oinarriak finkatzeko asmoz jardunaldiak antolatu dituzte.
Zer da jabekuntza? izenburupean antolatu dute lehenengo jardunaldia, ekainaren 11n 17:00etan, Errota kultur etxean. Neus Albertos izango da hizlari. Ekainaren 17an, berriz, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen Sarearen aurkezpena egingo dute. Errotan izango da hori ere, ordu berean. Sare horretako ordezkari batek azalduko ditu esperientzia horren nondik norakoak.