Zarrabeitia herriratzea eskatu du zinegotzien gehiengoak

Anboto 2009ko mai. 27a, 19:20

Eneko Zarrabeitia preso abadiñarraren senide eta lagunei Udalak euren laguntasuna adierazten dien eta sakabanaketa politika gaitzesten duen mozioa aurkeztu dute martitzeneko udalbatzarrean. Ezker abertzaleko lau zinegotziek eta Taldeko Independienteko zinegotzi batek eman dute aldeko botoa, abstenitu egin dira Talde Independienteko gainerako lau zinegotziak, eta kontra egin dute EAJko lau ordezkariek.

Bost zinegotziren aldeko botoarekin onartutako testuan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskubideak aldarrikatu eta “herriko seme den Eneko Zarrabeitia Euskal Herriratzea” eskatzen dute sinatzaileek. Herritik 900 kilometrotara kartzelaratuta dagoen herritarraren egoerari buruzko informazioa eskatu eta abadiñarrei helarazteko konpromisoa hartu eta “Euskal preso politiko eta iheslariak etxera” dioen bandera ipini dezala Udalak bere balkoian ere jasotzen du zinegotzien gehiengoak onartutako adierazpenak.

"Bozka partikularra"

Abadiñoko Independienteen artean zinegotzi batek mozinoari baietza eman izanak ezinegona sortu du taldekideen artean. Mozioaren aldeko jarrerak gehiengoa lortzea ahalbidetu zuen Talde Independienteko zinegotziarena “bozka partikularra” izan dela eta taldearen jarrera abstentzioa dela dio Jose Luis Navarro alkateak: “udalerriaz gaindiko politikan ez posizionatzea da gure filosofia, eta taldeko kide guztiek onartu behar dute hori”, aurreratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!