Froga puntuagarriak asteburuan

Anboto 2009ko mai. 26a, 16:21

Estatuko 25 txakur izango dira bihar eta etzi Abadiñoko probetan parte hartzen, eta antolakuntzak prestatutako ibilbideetatik igaro beharko dute Traña-Matienako harezko futbol zelaia zenean.

Iaz erakustaldia egin zuten, eta beste pausu bat eman dute aurten: Agility lehiaketako proba da antolatu dute. Estatuko 25 txakur izango dira bihar eta etzi Abadiñoko probetan parte hartzen, eta antolakuntzak prestatutako ibilbideetatik igaro beharko dute Traña-Matienako harezko futbol zelaia zenean.



Kultura zinegotzi Marisa Vazquezek, eta lehiaketaren parte hartzaile izangon den Axular Casado zaldibartarrak egin dute helburu nagusi “kirol hau ezagutzera emotea” duen Agility-ko hitzorduaren aurkezpena. Zapatuan, 15:30etan hasita, eta domekan goizeko 09:00etatik 13:00ak izango dira probak: besteak beste, jauziak, tunelak, slaloom-ak, etab. dira 25 txakurrei ipiniko dizkieten probetako batzuk.

Tartean, Agility probak aurkezten izan den Axular Casado-ren Border Collie arrazako Arin eta Tami txakurrak izango dira, lana ahalik eta azkar eta ikusgarrien egiten. Casadok berak nabarmendu, duenez, txakurrak bizkorrak direnean batez ere dira Agility erakustaldi eta lehiaketak gerturatzen direnentzako ikusgarri.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!